Joste Eguna Ondarroan
Nazioa gara, erabakitzeko eskubidea dugu eta herritarron garaia da. Hiru oinarri horiek zehaztu zituzten Gure Esku Dago dinamikaren sorreran, eta ekainaren 21ean Bilbo, Gasteiz, Iruñea, Donostia eta Baionan aldarrikatuko dituzte, berriro. “Gaur hautestontzia, bihar erabakia” lelopean, hautestontzi erraldoiak irudikatuko dituzte. Gainera, hiriburuetan bat egingo dute herriaz herri prestatzen ari diren oihal denak. Bizkaitarrak Bilbon dute oihal katea egiteko hitzordua, 12:00etatik12:30era, Euskalduna zubia eta Areatza artean. Lea-Artibaiko herritarrei, hain zuzen, Euskalduna zubian egoteko eskatu die Gure Esku Dago ekimenak.
Mutrikutik Donostiara joaten direnek eguerdian Urumea ibaiaren ertzetan egingo den oihal katean katean parte hartzeko aukera izango dute. Goizeko ekimenez gain, arratsaldean Anoetako futbol zelaian eguneko ekitaldi nagusia burutuko da. Anoetako ekitaldian parte hartu nahi dutenek ere sarrera erosi beharko dutela aurreratu dute. “Mutrikurako 300 sarrera ditugu, eta bertara joatea nahi duenak sarrera ahalik eta azkarren erosi beharko du”.
Katea egin ostean, egun osoko egitarauak biltzen dituen ekitaldietan parte hartzeko aukera izango dute herritarrek: kontzertuak, bertso saioak, haurrentzako puzgarriak, tailerrak, erromeria…
16:30ean zabalduko dituzte San Mames Berriako ateak, eta 17:30ean hasiko da ekitaldi nagusia. Amaitzeko, musika emanaldi berezia izango da San Mamesen. Oxabi erromeriagaz batera, oholtza gainean izango dira Francis (Doctor Deseo), Alex Sardui (Gatibu), Ibon Altuna (Itziarren Semeak), Miren Amuriza, Mikel Martinez eta Patxo Telleria, dantzariak, magoak…
Markina-Xemeindik, Lekeitiotik, Ondarroatik, Aulestitik eta Mutrikutik autobusak aterako dira, Bilbora. Eta San Mameseko ekitaldirako sarrerak ere salgai ipini dituzte.
Markina-Xemein: 10:00etan aterako da autobusa, eta 20:00 etan egingo du buelta autobus batek, eta 23:30ean beste batek. Arratsaldeko ekitaldire joan nahi duenarentzat, 15:30ean ere aterako da autobus bat. Autobusean joan-etorria egiteko 5 euro ordaindu beharko da. Sarrerak erosteko zein autobusean izena emateko Gure Esku Dago-ren dendara jo behar da.
Lekeitio: San Maneseko ekitaldirako txartelen erreserba Eskolapeko lokalean egin daiteke martitzenetan, eguenetan eta barikuetan 18:00etatik 20:30era eta zapatuan eta domekan 12:00etatik 14:30era. Autobusean jon gura duenak 7 euro ordiandu behar ditu.
Mutriku: Beheko Plazan Gure Esku Dagok jartzen duen mahaian eskura daitezke Anoetarako sarrerak: astegunetan 18:30etik 20:00etara, eta asteburuetan 12:30etik 14:00etara.
Ondarroa: 10:00etan aterako da autobus bat, eta, bestea, 15:30ean. Autobus guztiak 20:30ak inguruan bueltatuko dira. Autobuseko txartelez gain, 10 euroren truke San Mameseko ekitaldi nagusira joateko txartelak ere salgai dituztela gogora ekarri dute Ondarroako kideek. Ekitaldian parte hartu nahi duten guztiek Kantoipe kaleko Gure Esku Dago dendan salgai izango dituzte.
Dendak honako ordutegia du: astegunetan 18:00etatik 20:00etara. Horrez gain, asteburuetan Alamedan ipinitako mahaian ere lortu ahal izango dira txartelak, 12:30etik 14:30era.
Aulesti: Autobus bi egongo dira, bata 10:30ean, eta bestea, 15:00etan. Herriko taberna eta dendetan apuntatu ahal da, eta sarrerak ere leku horietan erosi leikez. 10 euro nagusiek, eta 5 euro 14 urtetik beherakoek.