Osakidetzako jardueren gaineko kartelaren azala.
Potxuak Martxanek, Osakidetzak eta Lekeitioko Udalak, Emakumeen osasunaren zaintza eta prebentziorako zerbitzuen gaineko eskuorri bat kaleratu dute. Bertan emakumeen osasun beharrizan ezberdinetan erreparatuz, emakumeek duten osasun eskubideak agertzen dira.
Osasun sexual eta erreproduktiboen gainean, bereziki abortatzeko eskubidea azpimarratu nahi izan dute. “Emakumeek beraien gorputzaz erabakitzeko eskubidea bermatu behar dela uste dugu, eta hortaz abortua libre eta doakoa izan behar dela. Emakume askok ez dakite haurdunaldiarekin eteteko eskubidea doakoa dela eta osakidetzatik egin daitekeela. Horregaitik eta emakumeen osasunari ere dagokion garrantzia eman behar zaiolako eskuorri hau banatuko dugu lekeitioko emakume guztiek beraien eskubideak zeintzuk diren jakin dezaten”.
Orokorrean emaginak ematen du emakumeen osasunaren inguruko informazioa eta arreta, eta jarduera nagusiak osasun sexual eta erreproduktiboaren alorrekoak direla jakitera eman dute. Emakumearen edozein garairako egokituta daude, nerabezarotik hasita.
Jarduerak