Hamar talde eta ia 500 ume bilduko ditu Dantzari Txikien Egunak, Gernikan
Jai-Alai pilotalekuan izango da dantza saioa, domekan, 12:00etan hasita. Pilotalekuraino kalejiran joango dira dantzari txikiak. Busturialdeko eta Bakioko taldeek parte hartuko duteGernika-Lumok hartuko du aurten Busturialdeko Dantzari txikien Eguna, d...
Jai-Alai pilotalekuan izango da dantza saioa, domekan, 12:00etan hasita. Pilotalekuraino kalejiran joango dira dantzari txikiak. Busturialdeko eta Bakioko taldeek parte hartuko dute
Gernika-Lumok hartuko du aurten Busturialdeko Dantzari txikien Eguna, domekan. Jai-Alai frontoian elkartuko dira Busturialdeko eta Bakioko dantzariak, ikuskizuna eskaintzeko.12:00etan hasita, hamar dantza talde eta 480 ume batuko dira, 3 eta 15 urte bitartekoak. Ajangizko Artxube, Bakioko Itxas-Alde, Bermeoko Alkartasuna, Mundakako Gazte Zar, Busturiko Irrintzi Alai, Foruko Urdaibai, Gautegiz Arteagako Artie, Nabarniz eta Ereñoko Kabelinatxe, Ibarruriko baso Txoritxu eta Gernika-Lumoko Elai-Alai izango dira dantzari txikien egunean parte hartuko duten taldeak.
Jai-Alai pilotalekura, baina, kalejiran helduko dira dantzari txikiak. 11:30etan hasiko da, eta Industria kaletik abiatuko direla jakinarazi dute.