Urtero modura, ganaduen erakusketa eta salerosketa azoka antolatu du zapaturako, ekainak 13, Etxebarriko Udalak. Galartzako industrigunean prestatuko duten erakusketan egongo dira Etxebarriko ganaduzaleen animaliak ikusgai 10:00etatik 14:00etara. Aurten, herriko 29 ganaduzaleren animaliak hartuko dute parte azokan.
Jendea animaliak ikusten joan 2014ko Ganadu Azokan.
Zaldi, behor, asto eta poniei dagokionez, 120 buru egongo dira aurten erakusketako sokan lotuta, 32 talde. Horretaz gainera, hamar ardiko hiru talde eta ahuntzen beste bat ere egongo dira. “Euskal arrazako oiloen lote bat eta kanpotik etortzen den ganaduzale baten usoak ere izango ditugu”, zehaztu du Jesus Iriondo Etxebarriko alkateak.
Bestalde, salerosketarako abereentzako tokia ere egongo da, eta atal horretan parte hartzea libre eta dohaneoa denez, kanpotik etorritako ganaduzaleen beste hainbat animalia ere batuko zaizkie herrikoei.
Animaliez gain, bost salmenta postu ere egongo direla aurreratu du alkateak. Horrela, ogien postu bat, gozoena beste bat, gaztaren postu bi eta herramintena beste bat aurkitu ahalko dituzte azokara doazenek. Horretaz gainera, urtero bezala, udalak taberna jarriko duela jakitera eman du Etxebarriko alkateak. “Okela errea, txakolina eta sagardoa hartzeko aukera egongo da”.
Ganadu azokan parte hartuko duten Etxebarriko ganaduzaleak hauek dira:
- Mercedes Lejardi
- Oier Larrinaga
- Julian Mandiola
- Francisca Diaz
- Iziar Iurrebaso
- Jabier Espilla
- Francisco Jabier Zabala
- Lander Ibarluzea
- Josu Idigoras
- Jesus Mari Aierdi
- Maria Dominga Uriguen
- Karmelo Ibarluzea
- Jose Antonio Salabarria
- Jabier Armaolea
- Iñaki Armaolea
- Aranzazu Gisasola
- Iñaki Iruguenpagate
- Arrate Urionabarrenetxea
- Marcelino Egurrola
- Pello Alberdi
- Amaia Espilla
- Susi Espilla
- Jon Andoni Duralde
- Karmelo Gisasola
- Miren Idoeta
- Jabier Ansola
- Gontzal Hernando
- Alex Etxabe
- Santi Uzuriaga