Ekozain ekologia taldeak udalaren laguntzaz antolatuta, martxan da IV. Baserri eta etxe bakarren lehiaketa. Parte hartzeko izena ekainaren 26ra orduko eman behar da udaletxean.
Baserri bat dotore apainduta.
Izena emateko epea amaitutakoan, lehiaketan parte hartuko duten baserri eta etxebizitza guztiak ikustera joango da epaimahaia. Eraikina bera zelan apainduta dagoen eta etxeagaz lotuta dagoen ingurua ikusi eta balioztatuko dute. Sariak, gero, uztailaren 11n egingo den ekitaldian banatuko dituzte antolatzaileek.
Guztira lau sari banatuko dituzte:
- 250 euro eta garaikurra
- 200 euro eta garaikurra
- 150 euro eta garaikurra
- 100 euro eta garaikurra