Iada urte bat igaro da Lekeitioko Aisialdi Taldeak herriko aisialdi zerbitzuak kudeatzen dituenetik. Gaur egun bederatzi hezitzaile dira hiru zerbitzu ezberdinetan. Euren ordezkapenak egiteko duten lan boltsa txikia gelditu zaiela eta, bigarren aldiz irekitzea pentsatu dute, jende gehiagori aukera emateko asmoz.
Lekeitioko Aisialdi Taldeko monitoreak eta zuzendaria.
Ekainak 11tik 18ra egongo da
aisialdiastintzekoprest@gmail.com helbidera kurrikulumak bidaltzeko aukera. Eta Ekainak 19an eguerdiko 12tatik aurrera egingo dira elkarrizketak.
Beharrezko hiru baldintza eskatzen dituzte: zuzendari edo begirale titulua izatea, EGA edo baliokidea den euskara titulua izatea eta Lekeitioko aisialdi errealitatearen ezagutzaren berri izatea.