Lurdes Ondarok Euskal Herriko Eskolarteko finalerako txartela lortu du
Aurreko asteburuan, Igorren, Bizkaiko Eskolarteko txapelketako finalean bigarren egin zuen Munitibarko gazteak. Euskal Herriko finala Orion lehiatuko dute aurten, ekainaren 27anLurdes Ondaro munitibartarrak bigarren egin zuen bat-bateko Bizkaiko Eskola...
Aurreko asteburuan, Igorren, Bizkaiko Eskolarteko txapelketako finalean bigarren egin zuen Munitibarko gazteak. Euskal Herriko finala Orion lehiatuko dute aurten, ekainaren 27an
Lurdes Ondaro munitibartarrak bigarren egin zuen bat-bateko Bizkaiko Eskolarteko txapelketan Igorren, zapatuan. Ondorioz, ekainaren 27an Orion egingo duten Euskal Herriko finalean kantatuko du.Igorreko Kiñu gaztetxean egin zituzten idatzizko zein bat-bateko finalak. Halaber, Oinak buruan lelopean, Bertso Eskolen eguna ere ospatu zuten bertan Bizkaiko bertso eskoletako ikasle eta irakasleek.
Ondarogaz batera, Iker Garitagoitia, Igor Galartza, Lur Ziarrusta, Paule Loizaga, Peio Azkarate, Txaber Altube eta Unai Mendiburu bertsolariak aritu ziren finalean.
Hain zuzen ere, munitibartarra eta Altube sailkatu ziren buruz burukora, eta Altubek puntu gehiago lortu zituenez, hura da Bizkaiko Eskolarteko txapelduna. Unai Iturriaga bertsolariak eta Bizkaiko Bertsozale elkarteko kideak jantzi zion txapela.
Finalaren ostean, Kiñu gaztetxean bildutakoek elkarregaz bazkaldu zuten, giro ederrean.
Bertso Eskolen eguna behar bezala amaitzeko, arratsaldean Oskar Estangaren erromeriagaz dantzan eta kantuan ibili ziren.