Azken ikutuak falta badira ere, zabalik dago jada Barroeta Futbol Zelaira joateko egin duten zubia. Gaur goizean [ekainak 11] zabaldu dute, eta beraz, bertatik igaro ahalko dira bai ibilgailuak bai eta oinezkoak ere.
Artibai Futbol Zelaira iristeko errepide berria.
Barroetako proiektua zubia egitea baino gehiago izango da. Halan, lehengo errepidea berreskuratu eta konpondu dute; Barinaga eta Alberditik hasita norabide biko errepidea egindute Barroeta Futbol Zelairaino. Errepideak autoentzako bidea eta oinezkoentzako espaloiak ditu baina bai eta bizikletentzako bidegorria ere.
2014ko martxoaren 20ko ohiko Osoko Bilkurak Barroetako zubia egiteko lanak UTE Barroeta aldi baterako enpresa elkarteari adjudikatu zizkion Artibai errekaren gaineko bidea, oinezkoentzako hobekuntzak, eta futbol zelaira ailegatzeko zubia egiteko. Aurrekontua 1.018.157,94 eurokoa izan zen.