'Bizi baratzea' aurkeztuko dute astelehenean, Azkue aretoan
Aurkezpen ekitaldian liburuak sinatuko ditu Jakoba Errekondok. Haurtzaindegi zerbitzua egongo da. Usotegin lanean jarraituko du bihar Lekitto BedarrakBeste hainbat herritan egin modura, Jakoba Errekondo paisajistak Bizi baratzea liburua aurkeztuko du a...
Aurkezpen ekitaldian liburuak sinatuko ditu Jakoba Errekondok. Haurtzaindegi zerbitzua egongo da. Usotegin lanean jarraituko du bihar Lekitto Bedarrak
Beste hainbat herritan egin modura, Jakoba Errekondo paisajistak Bizi baratzea liburua aurkeztuko du astelehenean, 19:00etatik aurrera, Lekeitioko Azkue aretoan. Ekitaldia Lekitto Bedarrak antolatuta dago.Usurbildarraren esanetan, lana «nahitaezkoa» izan da. «Nahitaezkoa, baratzezaintzan falta zen ikuspuntua dakarrelako. Euskal Herriko batez ere isurialde atlantikoko ezaugarri berezietara egokitzen den liburua da Bizi baratzea». Halaber, baratzearen munduan murgiltzeko grina dutenentzat «gida ezin hobea» dela dio. Liburua «modu atsegin eta ulerterrazean» idatzita dagoela ere argitu du. Eta hasiberri batentzat egokia bada ere, lehen urratsak egin dituenarentzat ere aproposa da. «Baratzean aritzeko behar diren oinarrizko jakintzak 184 orrialdetan jasotzen ditu liburuak».
Aurkezpenean, gainera, liburuak sinatuko ditu Errekondok, bai eta herritarren galderak erantzun ere.
Lekitto Bedarrak, gainera, aurkezpenera joan nahi duten herritarrei haurtzaindegi zerbitzua eskainiko die.
Biharko hitzordua
Errokondok liburua aurkeztu aurretik, baina, bihar, Usotegi parkean beharrean jarraitzeko hitzordua jarri dute Lekitto Bedarreko kideek.
Errekondoren aurkezpenerako galderak prestatzeaz gain, bihar, besteak beste, parkeko belarra moztu, hazi haztegiak prestatu hazi berriak ereiteko, eta konposta gunea txukunduko dute.
Parkean 09:00etatik 11:30era ariko dira beharrean. «Lagunen artean goiz bikaina pasatzeko aukera edukiko dugu, eta bide batez, etortzen direnen artean uzta banatuko dugu».