Mutrikuko Rock Koletiboak antolatuta, bigarren urtez jarraian Musika Parkean jaialdia egingo da, gaur [ekainak 12], Atxukaleko parkean. Eguraldi txarra balego, ordea, kontzertua Atxukale barruan egingo dela jakitera eman dute antolatzaileek.
22:30etik aurrera, Joseba B. Lenoir kantari eta musikari beratarraren eta Mutrikuko eta Ondarroako musikariez osatutako Surikhata taldeen eskutik kontzertu bereziak entzuteko aukera izango da Xiriparken, doan. Azken horiek, gainera, beraien lehenengo zuzeneko eskainiko dute Mutrikun.
Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.