Bost mailatako finalistak aurrez aurre aurkituko dira domekan frontoi txikian. Urkidi anaiek Aldazabal eta Pereiraren kontra jokatuko dute hasteko, eta ondoren aterako dira kantxara umetxoen mailako bikoteak. Calvok eta Alvarezek, Egurrola eta Josebaren kontra jokatuko dute.
Pilotariak esku pilota txapelketa jokatzen.
Umeen mailan Sololuze eta Etxebarrieta eta Urrutia eta Etxebarriaren artean izango da lehia eta gazteetan Onagoitia eta Barinagarrementeria, Arrate eta Gomezen aurka neurtuko dira.
Azkenik, nagusien mailako txapela, Gorosabel eta Pujanak eta Albizuk eta Zenarruzabeitiak borrokatuko dute.
Partida garrantzitsuak
Beste alde batetik, finalaurreko garrantzitsuak ditu ateetan Markinako Esku Pilota Taldeak. Gaur, Herri arteko Txapelketako finalaurrekoaren lehen buelta jokatuko dute Galdakaon, bertako taldearen kontra. Partida, 19:00etan hasiko dira jokatzen. Bigarren buelta datorren astean izango dute Markina-Xemeinen.
Horretaz gainera, Berria Txapelketako finalaurrekoetara ere ailegatu da Markina-Xemeingo taldea eta hitzordu garrantzitsia daukate ekainaren 19an, Galdakaon Iruñeako Hoberenaren kontra. Partida bakarrean erabakiko dute aurrera egitea.