Ekainaren 13ra arte, Espainiako Geologia Elkarteko Ondare Geologikoaren Batzordearen XI. Biltzarra burutzen ari dira
Euskal Kostaldeko Geoparkean.
Nazioarteko adituak Olatz bisitatzen. Argazkia: Geoparkea
Ekimenetan munduko hainbat txokotatik etorritako 150 aditu batu dira. Egunotan, besteak beste, Geoparkea eta Urdaibaiko Erreserba ezagutzen ari dira Espainiatik, Portugaletik eta Hego Amerikatik etorritako adituak.
Atzo[ekainak 11], esate baterako, Mutrikuko Nautilus zentroa eta Olatz auzoa –argazkian– bisitatzeko aukera izan zuten. Olatzen, besteak beste, Zelaitzuetako labea bertatik bertara ezagutu zuten.