Ekainaren 22tik abuztuaren 31ra, 10:00etatik 20:00etara, Mutrikuko Burumendi eta Saturraran hondartzetan TAO zerbitzua egongo da.
Udalak jakitera eman duenez, gainera, herritarrek edota ibilgailuen zerga Mutrikun ordaintzen dutenek bi gure horietan aparkatzea doan izango dute. “Guzti horientzat zerbitzua doakoa izateko, pegatina bat bidaliko zaie etxera. Pegatinan bertan esaten du non jarri behar den, eta jarraibideei kasu egiteko eskatzen diogu jendeari, zaintzaileen lan erraztu eta gaizki ulertuak ekiditzeko”, azaldu du Joxan Agirregomezkorta gobernazioburuak.
Herritarrek ez eze, udatiarrek ere txartela eskuratzeko aukera edukiko dutela aurreratu dute udal ordezkariek. Horretarako, etxebizitzen gaineko zerga Mutrikun ordaintzen dela egiaztatu beharko da eta 40 euro ordaindu.
TAO zerbitzuarekin batera, bi hondartzetan sorosle zerbitzua ere hasiko da. Sorosleek Mutrikuko hondartza eta inguruak eta Saturraran zainduko dituzte; Ondarbeltz, aldiz, zaindu gabeko gunea izango da.
Mutrikuko hondartza eta inguruak, Samikollatik
Portuari dagokionez, iaz egin bezalaxe, aurten ere portuko gunean “oinezkoei lehentasuna” eman nahi die udalak. Modu horretara, Intxirri parean (Lonja zaharra pasata), bidea itxi egingo da ibilgailuentzat. Intxirrian ibilgailua utzi nahi duten herritarrek, ordea, gehienez ordu erdiz laga ahal izango dute.
Gune horretan garajeak dituzten herritarrek bertatik igaro ahal izateko, udaltzaingora joan beharko dute giltzaren bila.