Joan den zapatuan argi ikus zitekeen herriko ganaduzaleen plaza bihurtu dela Etxebarriko Ganadu Azoka, eta urtez urte indarra hartzen eta ganadu jabeen zein azokazaleen ezinbesteko hitzordu bilakatzen ari dela. Animaliak erakutsi eta salerosketarako aukera eman zuen beste urte batez azokak, eta tratuan ibili ziren ganadu jabeak saldu eta erosi.
Jendea animaliak ikusten joan den zapatuko Ganadu Azokan.
Herriko 29 ganaduzaleen animaliak egon ziren ikusgai Galartzako soka luzean lotuta. Kalitate handiko animaliak zirela zioten azokan zehar ikusmiran zenbiltzanek. Zaldi dotoreak eta behi ederrak, bai eta aurreko egunean jaiotako asto txiki bat ere egon ziren bertan. Behi, zaldi, behor, asto, ardi eta ahuntzak ikusteko aukera egon zen besteak beste Galartzako industrigunean.
Bisitari ugari
Animaliez gain, gazta postuak eta ogi eta gozoenak zein herraminta postu batek osatu zuten azoka.
Bestalde, arrakasta handia eduki zuen bai eta, beste urte batez udalak zabaldu zuen tabernak. Eguerdirako esate baterako, okela erre guztia zeukaten salduta.
Zorte handizĀ eguerdira arte aterri egin zuen Etxebarrian, eta asko izan ziren bertara hurreratu ziren etxebarritarrak zein inguruetako bizilagunak. Azoka ixteko gutxi falta zela hasi ziren lehen tantak, baina ordurako, saldu beharrekoa salduta zegoen.
[nggallery ID=254]