Haren taldekide Peio Bilbaok irabazi du aurreko eguaztenean hasi eta atzo amaitu zen lasterketan. Txurruka Bilbaorengandik 24 segundora gelditu da sailkapen orokorrean.
Tom Skujins txirrindularia izan da bigarrena, Bilbaorengandik 15 segundora, eta podiuma osatzeko 22 segundora sailkatu da Diom Smith txirrindularia.
Gainera, Etxebarriako txirrindulariak bigarren etapa irabazi zuen eguenean. 4 ordu, 24 minutu eta 56 segundoko denbora egin zuen, eta Bilbao heldu zen bigarren helmugara, Txurrukarengandik 21 segundora.
Bestalde, zapatuan, laugarren etapan, etxebarritarra laugarren heldu zen helmugara. Carlos Barbero taldekidea nagusitu zen, 3 ordu, 7 minutu, eta 47 segunduko denboragaz. Harekin batera, Txurruka hamaika laguneko taldean sartu zen.
Caja Rural taldeak lasterketa bikaina egin du, Txurruka eta Bilbaoren emaitza onekin batera, Carlos Barberok bi etapa garaipen lortu baititu.