Lekeitiarrek “harrera goxoa” egin zioten Errekondori. Horrela,
Bizi baratzea liburuaren aurkezpenean, Azkueko kultur aretoa bete-bete egin zen. “Errekondok denok utzi gaitu aho zabalik”, azaldu dute Lekitto Bedarreko kideek.

Jakoba Errekondo, liburuaren aurkezpenean, liburua sinatzen
Errekondoren
Bizi baratzea liburua “euskaraz eta Euskal Herritik” egindako baratzea da; hainbat ezagutza jasotzen dituen altxorra. Errekondok 30 urte dramatza irratian eta 20 urte Argia astekarian idazten. Eta liburuan irratian zein astekarian idatzitako zein hitz egindako aholkuak bildu ditu. “Etorkizunean blog bat egiteko asmoa ere badaukate”.

Jakoba Errekondo, liburuaren aurkezpenean, Lekitto Bedarrekoekin
Liburuaren aurkezpena egiteaz gain, herritarren galderak ere erantzun zituen Errekondok. Bai eta liburuak sinatu ere. “Errekondok aipatutako
gauza bitxien artean,
uraren elementua izan da. Izan ere, gaur egun mahukagaz ureztatzeko ohitura handia badago ere,
Errekondok ez du ureztatzeko gomendioa eman; soilik landarea landatzerakoan ureztatzea komeni dela esan zuen”. Euskal Herriko klima oso hezea dela eta
soilik bero asko eta eguraldi sikua dagoenean ureztatu behar dela esan zuen.

Jakoba Errekondo, liburuaren aurkezpenean, Lekeitioko Azkue aretoan
Ekitaldia amaitzean, Lekitto Bedarreko kideek
Usotegin zapatuetan egiten duten auzolanetan parte hartzeko gonbidapena luzatu zioten Errekondori, “elkar ezagutzak trukatzeko eta solasaldian goiz ederrak pasatzeko”.
Bide horretatik, Lekitto Bedarrak
hurrengo tailerra loreen inguruan izango dela iragarri du. Hori, baina,
uztailaren 4an izango da.

Aretoa, herritarrekin beteta