“Sobran daukazun arropagaz ez daukana jantzi” ahal dela nabarmenduta, urteroko egitasmoa jarriko du martxan Markina-Xemeingo Caritasek. Horrela, arropak eta zapatak batuko dituzte ekainaren 23an eta 24an Elizetxeko geletan.
Arropak eta zapatak poltsetan.
17:30etik 19:30era entregatu ahalko dira jantziak, “ondo zarratutako poltsetan”. Nagusi zein umeentzako arropak izan daitezke.
Arropa eta zapata batze egitasmoa Caritas eta Rezikletaren artean sortu zuten, eta elkarlanean sortu duten erabilitako arropa eta zapaten tratamentu eta berziklapenerako kooperatibaren bitartez langabetuentzako 30 lanpostu sortu dituztela jakitera eman dute.