Alde batetik, Donibane Enparantzako komunak berritzen ari dira. Irisgarritasuna hobetuko dute, eta umeei pixoihalak aldatzeko lekua ipiniko dute. Halaber, orain arte ez bezala, sarrera plazarantz izango du, eta pare bat asteren buruan prest egotea aurreikusten du udalak.
Bestalde, medikuaren eta erizainaren kontsulta alboan izateko lanetan ari dira, eta ondorioz Botika ere lekualdatuko dute. Irisgarritasun neurriak beteko dituzte, eta bizilagunentzat erosoagoa izango da. Izan ere, itxaron gela izango dute aurrerantzean, eta barrutik lotuta egongo dira kontsulta biak.
Lan horiek hilabete bat irautea aurreikusten dute, eta bien bitartean, kontsulta berean ipini dituzte zerbitzu biak. Hala, lanak amaitu arte Botika Aulesti kalean dago.