18:00etatik aurrera udal areto nagusian egongo da ikusgai, Txan Fantasma haur txotxongilo antzerkia.
Hain zuzen ere, Mariasun Landaren
Txan fantasma. Neskatila baten eta fantasma txiki baten arteko adiskidetasuna liburuan oinarrituriko txotxongilo ikuskizuna da.
Pantzart teatrok Sestaoko Bihar taldearekin batera ekoiztutako lana da, eta 5-9 urte bitarteko haurrei zuzenduta dago.
Txotxongilo antzezlana izateaz gain, Karmentxu neskato umezurtzaren eta fantasma txiki baten arteko adiskidetasun istorio bat kontatzen du.
Karmentxu izeba Edurnerekin bizi da, eta bere jostailuekin denbora asko ematen du. Hala, Txan fantasma bere logelan agertzen denean, bizitza guztiz aldatzen zaio.