Benito Lertxundiren kantetan oinarrituriko emanaldia eskainiko dute Mallabia, Markina-Xemein, Durango eta Iurretako abesbatzek zapatuan, ekainak 20, Markina-Xemeingo Karmengo Elizan, 20:30etik aurrera. 11 kanta abestuko dituzte, guztiak ezagun-ezagunak,
Loretxoa,
Baldorba,
Nere herriko neskatxa maite,
Balearen bertsoak eta
Urrundik heldu naiz besteak beste.
Ekainaren 6an Mallabiko frontoian emandako kontzertua. Argazkia: Itxaso Jaio
Uxue Alonso Iurretako Maiztegi Herri Eskolako abesbatzako zuzendariarena izan zen ideia. Umeen abesbatz baten bideoa ikusi eta horrelako zer edo zer egin nahi zuela pentsatu zuen. Horrela, partiturak lortu eta moldaketak egin dituzte Benito Lertxundiren kantekin kontzertu berezi bat sortuz.
Mallabiako Jasokunde abesbatzako Iratxe eta Markina-Xemeingo Xemein Gazte Ahots Abesbatzako Itxaso Jaio zuzendariei luzatu zien proposamena, eta bi abesbatza horiez gain, Durangoko Lamiamak abesbatzak ere parte hartuko du.
Hiru emanaldi
Orkestra bat ere osatu dute hiru emanaldietan jotzeko. Durangaldekoak dira musikari gehienak bai eta Bilboko batzuk ere. Gainera, Markina-Xemeingo neska bi ere badagoz tartean: Andrea Pagaegi eta Amaia Zuberogoitia flauta jotzaileak. Sokazko orkestra eta hiru flauta izango direla aurreratu du Itxaso Jaiok.
Hiru emanaldi eskainiko dituzte guztira. Lehenengo kontzertua Mallabian izan zuten ekainaren 6an, bigarrena Markina-Xemeingoa izango da, eta hirugarrena Iurretan egingo dutena ekainaren 27an.