Jakoba Errekondok 'Bizi baratzea' liburua aurkeztu du Lekeition
Lekeitiarrek «harrera goxoa» egin zioten Jakoba Errekondori, Bizi baratzea liburuaren aurkezpenean. Azkueko kultur aretoa bete-bete egin zen herenegun. «Errekondok denok utzi gaitu aho zabalik», azaldu dute Lekitto Bedarreko kideek.Errekondoren Biz...
Errekondoren Bizi baratzea liburua «euskaraz eta Euskal Herritik» egindako baratzea da; hainbat ezagutza jasotzen dituen altxorra.
Liburuaren aurkezpena egiteaz gain, herritarren galderak ere erantzun zituen Errekondok. Bai eta liburuak sinatu ere. «Errekondok aipatutako gauza bitxien artean, uraren elementua izan da; Errekondok ez du ureztatzeko gomendioa eman, soilik landarea landatzerakoan ureztatzea komeni dela esan zuen».
Lekitto Bedarrekoek Usotegin egiten duten auzolanetan parte hartzeko gonbidapena luzatu zioten Errekondori.