Udalerriko Haurreskolak antolatuta, Nerea Mendizabal Etxeberria adituak haurren lehenengo urteetako ezaugarriei buruzko hitzaldia emango du. Era berean, ume horien aurrean haien gurasoek dituzten jarreren inguruan ere berba egingo du.
17:00etan hasiko da berbaldia, udaletxeko Musika gelan.
Mendizabal psikopedagogoa, gizarte hezitzailea eta komunikazioan aditua da. Halaber, haur-masaje hezitzailea ere bada.
Gipuzkoarrak, bere jakituria eta esperientzia partekatuko ditu hitzaldira doazen bizilagunekin. Eta, horien galderak erantzun, eta zalantzak argituko ditu.