Klub zuri-gorriak jakitera eman duenez, Aritz Solabarrieta Arantzamendi ondarrutarrak zuzenduko ditu hemendik aurrera Lezamako B mailako gazteak. Talde horrez gain,
Athleticeko haur mailako B taldea ere entrenatuko du. Zeregin horietan Iban Fuentesegaz batera ariko da ondarrutarra.

Aritz Solabarrieta
Jokalari modura eskarmentu handikoa da Solabarrieta. Herriko futbol taldean hasi zen jokatzen, eta Athleticeko maila txikietan jokatu eta gero, nagusien taldean ere titular modura hainbat partidu jokatu zituen. Besteak beste, 2004-2005 denboraldian, 11 partida jokatu zituen lehen mailako taldeagaz.
Bilboko taldean ez eze, beste hainbat taldetan ere jokatu zuen: Eibarren, Athletico de Madrid B taldean, Real Jaenen, Melillan edota Sestao Riverren. Azken urteak, aldiz,
Aurreran egin ditu nagusien mailako jokalari legez. Horrez gain, entrenatzaile lanak ere egin ditu maila txikietan.