Artibai Futbol Taldeko Beteranoak Praviano FTren aurkako partida izango dute zapatuan. Urtero modura, denboraldi amaierako irteera egingo dute Markina-Xemeingo Beteranoek, eta Asturiasko Pravia herrira gonbidatu dituzte jokatzera.
Artibai Futbol Taldeko Beteranoen taldea.
Villa de Pravia Kirol Taldeak egun osoko egitaraua dauka prestatuta zapaturako, kirola eta aisialdia uztartuko dituztelarik. Artibai FTko Beteranoek, zapatuan, 17:00etan jokatuko dute partida herriko futbol zelaian.
Artibai Futbol Taldeko jokalariek zapatu goizean irtengo dute Markina-Xemeindik eta Domeka gauean itzuliko dira. Danetara 25 laguneko taldea doa Praviara futbolaz eta lagun arteaz gozatzeko asmoz.
Kirola egiteagaz gain, beste herri batzuetako taldeekin jokatu eta partekatzea ere bada Artibai Futbol Taldeko Beteranoen asmoa. Horrela, bidaiaren bat egiten dute urte amaieran eta herrira ere gonbidatzen dituzte kanpoko taldeak. Castelldefels-ko (Herrialde Katalanak) Futgolitos taldearen bisita izan zuten maiatzean, esate baterako.