Estudioak berritzeagaz batera, eskaintza eraberrituta bueltatu dira Ondarroako
Radixu Irratiko kideak. Elizako kanpandorrean sortutako 11 irratsaioak inoiz baino ozenago eta gogotsuago datoz.
105.5 Fm katea sintonizatzen duten herritarrek beti-betiko hainbat programa entzuteko aukera izango dute 08:00etatik 24:00etara, egunero. Herrian bertan ekoiztutako programez gain, Arrosa Sareko hainbat programek osatzen dute eskaintza berria.

Estropu bat egiten, Toleta apurtu irratsaioan. Argazkia: Toleta Apurtu
Radixuzaleek denetariko programa propioak entzuteko aukera izango dute beste urte batez. Hainbat urte antenan dirauen
Azken mohikanoak magazine ezagunaz gain, musika jorratzen duten hainbat programa daude aukeran: biniloei buruz hitz egiten duen
Binilo artin galdute, blues musikari buruzko
Kritikal blues, Rusia eta inguruetako musikari buruzko
Sputnik, reggae musikari buruzko
Time to roots edo heavy eta rock musikaren inguruko
Terranobako salau.
Horiez guztiez gain,
Kafe ole umorezko solasaldia, Ondarroako preso eta iheslarien
Ein daigun bidi tartea eta bidaien buruzko
Erozemat ere entzuteko aukera egongo da.

Toleta apurtu irratsaioa. Argazkia: Toleta apurtu
Era berean, domeketan 22:30etatik 00:00etara arraunari buruz astero egiten den
Toleta apurtu programak, Kontxako bandera jokatu bitartean, inguruko arraunlarien hainbat kontakizun ekarriko ditu irratia pizten dutenen etxeetara.
Teknologia berriez baliatuta gainera, irratsaio horiek munduko txoko guztietan entzuteko aukera dago, Radixuren
webgunearen bitartez. Zuzenean, ez eze, gustukuen dituzten irratsaioak berriro entzuteko aukera zabala eskaintzen du webguneak
postcast-en bidez.
Parrilla berria klikatu sakatu
hemen