Mutrikuko Hogar del marinero elkarteko kideek jakitera eman dutenez, datorren astelehenean [ekainak 22] hasiko dira Malen Txiki egunerako entsegatzen.

Gaztetxo talde bat iazko Mutrikuko umeen danborradan
Umeen danborrada prestatzen hasteko lehen entsegua 19:30ean egingo da, Merkatu Plazan, eta bertan parte hartu nahi dutenek momentuan bertan eman beharko dute izena. Entseguei dagokionez, horiek astelehenetik eguenera egingo direla nabarmendu dute ekimenaren antolatzaileek.