Gitarra kantaldia egingo da Mutrikuko Zabiel Plazan
Mutrikuko Udal Musika Eskolak antolatuta, euskal musika taldearen eskutik gitarra kantaldia egongo da Zabiel Plazan bihar [ekainak 19], 19:00etatik aurrera.
Musika eskolako kideek herritar guztiak eurekin batera kantatzera gonbidatu dituzte. Mikel Laboa, Ken Zazpi, Pantxoa eta Peio, Txomin Artola eta beste hainbat euskal musikariren kantak abestu eta joko dituzte.