Espainiako Auzitegi Gorenak partzialki onartu ditu Rufi Etxeberria, Juan Kruz Aldasoro, Joseba Alvarez, Floren Aoiz eta Joseba Permach eta Karmelo Landaren helegiteak. Permach, Etxeberria, Aldasoro, Alvarez eta Landari urtebete eta hamar hilabeteko zigorrera murriztu die, hirukoa ezarri baitzien Espainiako Auzitegi Nazionalak.
Lekeitioko manifestazioa
Auzia denboran luzatu izana hartu du kontuan epaimahaiak zigorra murrizteko. Inhabilitazioa ere ezarri die tarte horretan; seina urtekoa ezarri zien Auzitegi Nazionalak.Jon Gorrotxategi, Floren Aoiz eta Antton Morcillori, berriz, urte eta erdiko zigorra ezarri die Auzitegi Gorenak, eta inhabilitazioa epe horretan. Launa urteko inhabilitazioa ezarri zien Auzitegi Nazionalak. Maiatzean bildu ziren epaileak helegiteak aztertzeko.Antxeta, Gorgo Mendi, Irati eta Harotz Toki tabernak izan ezik, gainontzekoen aurkako epaia berretsi, eta horien dekomisoa eskatu du Auzitegi Gorenak.Iazko uztailean eman zuen Auzitegi Nazionalak 35/02 sumarioaren inguruko epaia. Bertan eman zuen 103 herriko konfiskatzeko agindua, “ETAren egitura” finantzatzeagatik.
Elkarretaratzea, Markina-Xemeinen.
Espainiako Auzitegi Gorenak itxi nahi dituen herriko tabernen zerrenda. Zerrenda horretan Lea-Artibai eta Mutrikuko ondoko herriko tabernak daude: Zubixa (Mutriku), Galarrena (Lekeitio), Amaiur (Markina-Xemein) eta Uxola (Ondarroa).
Mutrikun Goiko Plazan batu dira, eta ostean manifestazioa egin dute
Ondarroako manifestazioa
Hamahiru urteko auzia
Espainiako Estatuaren eskuetara pasatuko dira zigortutako 101 herriko tabernak. Hamahiru urteko prozesuak eragindako kostuez gain, kalte ekonomiko handia litzateke hori elkarteentzat, gaur egun duten jarduera ekonomikoa eta sortzen dituzten lanpostuak aintzat hartuta. Zer esanik ez, kalte politikoa, ezker abertzalearen inguruko herritarren bilgune diren heinean.
2013ko urrian abiatu zen epaiketa, eta iazko uztailean eman zuen Auzitegi Nazionalak 35/02 sumarioaren inguruko epaia. Bertan eman zuen 103 herriko taberna konfiskatzeko agindua, “ETAren egitura” finantzatzeagatik. HB, EH eta Batasunaren legez kanporatzearen atarikoa izan zen Baltasar Garzon epaileak irekitako instrukzioa.
Albistearen harira, Lekeition, Mutrikun eta Ondarroan manifestazioak egin dira. Markina-Xemeinen elkarretaratzea egin dute.
Gaur [ekainak 18], ez eze, hurrengo egunetarako ere hainbat mobilizazio iragarri dituzte. Zapatuan [ekainak 20] herriko taberna guztietako ordezkariak batuko dituen prentsaurrekoa emango da Zarautzen eta ekainaren 27an herri danetan mobilizazioak egingo dira.
Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.