Euskal Herriko Triatloi Zirkuituko zortzigarren proba izango da Garraitz Kirol Taldeak antolatuko duena. Urtero modura, esprint distantzian jokatuko da: 750 metro igeri, 21 kilometro bizikletan eta 5 kilometro korrika egin beharko dituzte parte hartzaileek.
Lekeitioko 22. Triatloiko podiuma. Argazkia: Triatloi. org
Proba, 17:00etan hasiko da, eta lasterketaren muina, boxak eta helmuga udaletxe aurrean kokatuko dira, Independentzia plazan.
Irteera, Isuntzako hondartzan emango dute, eta lehen igeriketa atalean 750 metro igeri egin beharko dute parte hartzaileek lauki formako ibilbidea eginez, farora joan-etorria. Lehen trantsizioaren ondoren, 22 kilometrotako bizikleta saio gogorra izango dute egiteko. Plazakolara joan-etrorria egin beharko dute eta ibilbidean bi portu igo beharko dituzte: Oletakoa eta Plazakolakoa. %4,26 eta %5,20ko igoera ertain zein maximoak izango dituzte portuek hurrenez hurren. Bigarren transizioaren ondoren, eta proba amaitzeko, 5 kilometrotako oinezko lasterketari aurre egin beharko diote, portuko kaleetan zehar, Santa Katalinako ermitara joan etorria eginez.
Dortsalen banaketa zapatuan bertan egingo dute 14:00etatik aurrera udaletxe azpian, eta boxak proba hasi baino bi ordu lehenago irekiko dituzte, 15:00etatik 16:45era egongo dira zabalik.
Trafikoko eskaerei jarraituz, igeriketa eta bizikletako denbora mugak murriztuko dituztela jakitera eman dute antolatzaileek. Jarraitzeko gainditu beharreko denborak hauek izango dira: igeriketan 20 minutu, igeriketan eta txirrinduan ordu bat eta 10 minutu eta helmugan ordu bat eta 50 minutu.
Igeriketako irteeran 3-5 minutuko tartea egongo da neska eta mutilen artean. Bestalde, bizikletako bira gunean lehenengo eta azken triatletaren artean 40 minutuko tartea onartuko da gehienez. “Momentu horretatik aurrera heltzen diren triatletak deskalifikatuak izango dira”.
Aaron Royle, Joshua Maeder eta Ryan Bailie aringa-aringa Lekeitioko Triatloian.
Momentura arte 353 lagunek eman dute izena proban parte hartzeko. Euren artean daude Lea-Artibai eta Busturialdeko 47 triatleta, gehienak Lekeitioko Garraitz Kirol Taldekoak.
Nazioarte mailako triatleta ezagunak ere egongo dira aurten ere Lekeitiko proban. Horrela, Ryan Bailie, Sarah Lester, Aaron Royle, Brendan Sexton eta Jake Birtwhistle australiarrak, Sara-Anne Brault, Jeremy Briand eta Alexis Lapage canadiarrak eta AEBtik etorritako Celeste Gventer, Gwen Jorgensen eta Dennis Mohagen ere neurketan egongo dira besteak beste.
SARIAK
Absolutuak
1- 600 € + Txapela
2- 400 € + Garaikurra
3- 300 € + Garaikurra
4- 200 € + Kirol materiala
5- 100 € + Kirol materiala
6- 75€ + Kirol materiala
7- 50€ + Kirol materiala
8- 40€ + Kirol materiala
9- 40€ + Kirol materiala
10- 40€ + Kirol materiala
Herriko lehen neska/mutilari
100€ + oparia.
Kadete/Junior/23 azpiko/BT1/BT2/BT3
1- 40€ + Kirol Materiala
2- Kirol Materiala
3- Kirol Materil
Taldeak
Lehen 3 Taldeentzat garaikurra