Mutrikuko Udalak antolatuta, Hany Abu-Assad zinemagilearen
Omar filma proiektatuko da Zabiel Kultur Etxean, bihar [ekainak 19], 22:00etan. Filmak, zehatz esanda, Palestinako gatazkari buruz hitz egiten du.
Filmak kritika oso onak jaso ditu nazioartean. Kritika onez gain, hainbat sari ere jaso ditu, besteak beste, Cannes (Frantzia) jaialdiko epaimahaiaren saria jaso zuen 2013 urtean eta Oscar sarietako izendatua ere egon zen urte berean.