Sanjoanetan sua egiteko aholkuak eman dituzte suhiltzaileek
Tontorra sua piztu aurreko 72 orduetan egin behar dela diote. Sua pertsona heldu batek piztu behar du beti. Haizeak indarrez joko balu, ez litzateke surik egin beharBizkaiko suhiltzaileek San Joan bezperan sua egiteko gomendioak jakitera eman dituzte. ...
Tontorra sua piztu aurreko 72 orduetan egin behar dela diote. Sua pertsona heldu batek piztu behar du beti. Haizeak indarrez joko balu, ez litzateke surik egin behar
Bizkaiko suhiltzaileek San Joan bezperan sua egiteko gomendioak jakitera eman dituzte. Besteak beste, sua egin aurretik hartu beharreko neurriak zeintzuk diren eta sua piztuta dagoen bitartean kontuan eduki beharrekoak azaldu dituzte.Lehenik eta behin, sua egingo den lekuan eraikin, ibilgailu edo landareria alturik ez edukitzeko gomendioa egin dute. «Sua urrun kokatu behar da. Gutxienez, sutarako bildutako egur piloaren altuera baino bost aldiz urrunago egon behar da». Argindarraren kableetatik ere urrundu egin behar dela diote. «Sutarako piloak ere ezin du lau metro baino gehiago eduki. Eta pilaketa egiterakoan, ez utzi material arriskutsurik inguruan (erregaiak, belarrak, sasiak, paperak…)».
Tontorra egiteko pausoak
Pilaketa egiteko, onena sua piztu aurreko 72 orduak direla diote; ez da komeni egunak arinago tontorra egitea. «Zorua asfaltozkoa edo izorratu ahal den bestelako material batekoa bada, harea edo lurrezko geruza bat jartzea komeni da».
Sua pizterakoan, aldiz, haizea nondik datorren ere kontuan hartu behar dela diote. «Haizeak indarrez eta kontrara jotzen badu, baliteke sua ezin egin izatea».
Sua pizteko, papera, lasto lehorra eta ezpalak erabiltzeko diote. «Sua pizteko pastillak ere erabili ahal dira. Egiteko hori, baina, pertsona heldu batek egin beharko du».
Piroteknia objekturik ere sutara ez botatzeko diote. «Eta eduki beti mahuka bat eskura, badaezpada, sua itzali behar bada».
Sua itzaltzeko
Beste alde batetik, jaia amaitzen denean edo sua itzaltzerakoan, txingarrik edo hausberorik ez dela gelditzen ziurtatu behar da.
Eta norbait erreko balitz, erredura duen zatia uragaz busti behar dela diote (15 minutuz). «Ez jarri inolako produkturik erredura dagoen lekuan, hasieran ez, behintzat».