Udako lehenengo jaiak ospatzeko gogotsu daude Amallon. Hala, udari ongi etorri beroa emanez, sanjoanak ospatuko dituzte gaur hasita.
Amalloko sanjoan jaietako herri bazkaria.
Garazi eta Maider trikitilariek girotuta emango diete hasiera jaiei, 19:00etan. Ordu bat beranduago, berriz bolo txapelketan parte hartu ahalko dute bertaratutakoek.Izan ere, XX. Bolo Txapelketa jokatuko da aurten. Lehenengo gelditzen denak 60 euro eta txapela eramango ditu etxera.
Koka Kola eta Barea antzerkia eta Goixaldeko bertsolarien saioak luzatuko du jaia goizaldera arte.
Zapatuan, 17:00etatik aurrera, mus eta briska txapelketetan parte hartzeko aukera izango dute. Ondoren, bertso afaria dute, 21:30ean, Jon Maia, Andoni Egaña eta Nerea Ibarzabal bertsolariekin.
Mezagaz hasiko dute Amallon San Joan eguna, 12:00etan. Ondoren, auzokoen artean herri kirolak eta jolasak egingo dituzte, baita txikiteoa ere, trikitilariekin. Herri bazkarirako tartea ere hartuko dute 14:30ean, eta sabelak bete ondoren, Naroa eta Ainhoan kantaldiagaz disfrutatu ahal izango dute. Arratsaldea umeentzako izango da, horientzako jokoak eta Martin Bertsogaz Irripuina izango dituzte.
EGITARAUA
BARIKUA
19:00. Txupinazoa eta jaien hasiera Garazi eta Maider trikitilariak girotuta.
20:00. XX.Bolo Txapelketa. Izen emotea 5 euro.
Sariak:
- 60 euro eta txapela
- 45 euro
- 30 euro
- 15 euro
22:30. Antzerkia,
Koka Kola eta Barea. Ramon Agirre eta Inazio Tolosa aktore ezgunekin.
Ostean, Goizaldeko bertsolariak.
07:00. Kafesnea zopakin.
ZAPATUA
17:00. XXII. Mus Txapelketa. Izen emotea 15 euro bikoteko.
Sariak:
- 200 euro eta txapela
- 130 euro
- 80 euro
- 50 euro
17:00. XXVI. Briska Txapelketa. Izen emotea 10 euro bikoteko.
Sariak:
- 120 euro
- 60 euro
- 45 euro
- 30 euro
21:30. Bertso Afaria: Jon Maia, Andoni Egaña eta Nerea Ibarzabal.
EKAINAK 23, MARTITZENA. SAN JOAN BEZPERA
San Juan sugarrak eta txapliguak.
EKAINAK 24, EGUAZTENA, SAN JOAN EGUNA
12:00. Meza
Ondoren, herri kirolak eta jolasak auzokoen artean eta txikiteoa trikitilariekin.
14:30. Herri Bazkaria.
Ostean, kantaldia Naroa eta Ainhoan eskutik.
17:00. Umeen jokoak
18:00. Irripuina Martin Bertsogaz.
20:00. Zozketa.