Denboraldiko lehen hegaluzea merke saldu dute
Atzo saldu zituzten Ondarroan denboraldiko lehen hegaluze kiloak. Kalare Deuna kofradian ikusmina handia izan baldin bazen ere, espero baino merkeago saldu zen arraina eguneko lehen bentan. Hain zuzen ere, tamaina handiko hegaluze kiloa 5,09 euroan ord...
Zapatu arratsaldean porturatutako Itoitz ontzi ondarrutarrak ekarri zituen lehen aleak, eta goizaldeko ordu txikietan arraina deskargatu ostean, aurreikusitako legez, 07:00etako bentan saldu zituzten.
Benta azkarra
06:30ean jo zuen turrun bakarrak, eta ordurako kofradia eta inguruak erosleez bete ziren. Denak ere, hainbat ezkabiatan ipinita zegoen arrainaren kalitateari begira aritu ziren denbora luzez.
Iragarritako orduan hasi zen benta, eta ordurako bentalekuko ia aulki guztiak beteta zeuden. Ordu laurden iraun zituen bentan tamaina askotariko 81 ezkabia hegaluze saldu zituzten: 33 tamaina handikoak, 46 erdikoak eta 2 txikiak.
Hegaluzeez gain, moja ezkabia bat ere saldu zuten.