Getariaren atzetik, bigarrena da 'Lekittarra' KAE 1eko sailkapenean
KAE 1 ligako lehenengo bi jardunaldiak lehiatu dituzte Zarautzen (Gipuzkoa) asteburuan, eta bietan Getaria nagusitu da. Hortaz, harentzat izan da aurtengo Zarauzko bandera.Herenegun, 20 minutu, 8 segundo, eta 96 ehunenetan amaitu zuten getariarrek estr...
Herenegun, 20 minutu, 8 segundo, eta 96 ehunenetan amaitu zuten getariarrek estropada. Lekittarra sailkatu zen ondoren, 20 minutu, 12 segundo eta 29 ehuneneko denboragaz.
Hirugarrena, berriz, Ondarroa izan zen. 20 minutu, 18 segundo eta 34 ehunenean amaitu zuten proba ondarrutarrek. Halaber, Elantxobek azken aurreko amaitu zuen, 21 minutu, 32 segundo eta 56 ehuneneko denboragaz.
Bestalde, zapatuan, Getariaren atzetik, Pedreña, Donostiarra eta Deusto sailkatu ziren.
Lekittarrak laugarren amaitu zuen, 20 minutu, 26 segundo eta 94 ehuneneko denboragaz. Zumaiaren atzetik, Ondarroak zazpigarren sailkatzea lortu zuen, 20 minutu, 36 segundo eta 6 ehuneneko denborarekin.
Elantxobek hamaikagarren amaitu zuen zapatuan ere, Santoñaren aurretik. 21 minutu, 38 segundo eta 43 ehunenean bukatu zuten estropada elantxobetarrek.
Hala, denboraldiko lehen bi jardunaldien ostean, Getaria da sailkapen orokorreko liderra, 24 puntugaz. Lekeitiarrek 19 puntu dituzte, eta 17 puntugaz berdinduta daude, Deusto, Pedreña eta Donostiarra.
Ondarroa seigarrena da sailkapen orokorrean, 16 punturekin, eta Zumaia zazpigarrenak ere 16 puntu ditu. Elantxobe azken aurrekoa da, 4 puntugaz.
Datorren domekan Elantxobeko bandera izango dute jokoan, 12:00etan hasita.