Borja Damiao nagusitu da Ereñon lehiatutako Euskadiko Txapelketan
Aurtengo raid-ean 45 zaldizkok eta zaldik hartu dute parte. Kategoria bakoitzeko irabazleez gain, lasterketa baldintzarik onenetan amaitu duten zaldiak ere saritu dituzteUrdaibai zaldi taldeak, Elantxobeko Zaldiak eta Ereñoko Udalak antolatuta, zapatu...
Aurtengo raid-ean 45 zaldizkok eta zaldik hartu dute parte. Kategoria bakoitzeko irabazleez gain, lasterketa baldintzarik onenetan amaitu duten zaldiak ere saritu dituzte
Urdaibai zaldi taldeak, Elantxobeko Zaldiak eta Ereñoko Udalak antolatuta, zapatuan lehiatu zuten Ereñoko Raida. Gainera, aurten, Euskadiko txapelketa ere bertan jokatu dute.Hain zuzen ere, 80 kilometroko CEI kategorian lehiatu zuten Euskadiko Txapelketa, eta Borja Damiaok eskuratu zuen.
Abando Ab Bantari zaldiagaz, txapeldunak 5 ordu, 59 minutu eta 30 segundoko denbora egin zuen, geldialdia kontuan hartu barik martxan egindako denbora. Guztira, 6 ordu, 3 minutu eta 27 segundotan amaitu zuen.
Kategoria berean bigarrena Osertz Lejarreta izan zen, Ere Urbi zaldi gainean; 6 ordu, 4 minutu eta 56 segundotan egin zuen ibilbidea. Hirugarrena Iñigo Arrizabalaga zaldizkoa izan zen, eta Jhava zaldiagaz 6 ordu, 5 minutu eta 6 segundotan amaitu zuen proba.
Gabikan hasi eta amaitu
Kategoria desberdinetan banatuta, guztira, 45 zaldi eta zaldizkok parte hartu dute aurten Ereñoko Raid-ean.
Ereñoko Gabika auzoan hasi eta amaitu zuten proba. Handik herrigunerantz abiatu ziren, San Migeletik. Herria zeharkatu ostean, baso bideetatik Nabarnizera joan ziren. Bertatik Illunzarrera igo, eta bueltako bidea San Kristobaletik egin zuten.
Bi tarte zeuden; bata 30 kilometrokoa, eta, bestea, 20 kilometrokoa, eta horien konbinazioa eginda osatu zituzten ibilbideak. Esaterako, 80 kilometroko parte hartzaileek birritan egin zuten 30 kilometroko ibilbidea, eta behin, 20 kilometrokoa .
Beste kategoriei dagokienez, 80 kilometroko CEN O mailan, ktAratz Lama zaldizkoa eta Lorp-Perspy zaldia nagusitu ziren. 6 ordu, 23 minutu eta 33 segundoko denbora egin zuten.
Oier Etxenike izan zen bigarrena. Fp-Zafiro zaldiagaz, 6 ordu, 47 minutu eta 49 segundotan burutu zuen ibilbidea. Spirit zaldi gainean, Jose Urielek hirugarren amaitu zuen, 6 ordu, 48 minutu eta 53 segundotan.
Halaber, 60 kilometroko CEAP kategorian, Jennifer Loza eta Walker zaldia izan ziren irabazleak. 5 ordu, 35 minutu eta 18 segundoko denbora egin zuten.
Bjama zaldi gainean, Erlantz Larrazabalek bigarren amaitu zuen proba, 5 ordu, 54 minutu eta 48 segundotan. Hirugarrenak, berriz, Jose Gundin zaldizkoa eta Pirineo zaldia izan ziren. Haiek 5 ordu, 56 minutu eta 25 segundo behar izan zituzten raida amaitzeko.
Ibilbide laburrenean, 44 kilometroko CEAP mailan, Azadi zaldiak eta Endika Gomezek amaitu zuten lehenengo. 4 ordu, 30 minutu eta 49 segundoko denbora egin zuten. Jesus Baseta heldu zen bigarren helmugara; Tak Laia zaldiagaz, 4 ordu, 38 minutu eta 21 segundotan egin zuen bidea. Lehena zaldiagaz, Olaia Aristegik hirugarren amaitzea lortu zuen, 5 ordu, 2 minutu eta 54 segundoko denboragaz.
Proba baldintzarik onenetan amaitu zuten zaldiak ere saritu zituzten : Azadi, Walker eta Nika izan ziren horiek.