Partaideek 11:00etan ekingo diete lehiari. Egunean bertan aurretik izena eman beharko dute. Hala, 9:30etatik 10:15era edukiko dute apuntatzeko aukera.
Lekeitioko Untziola egur lan taldeko kideek berdinak diren lau “plata” egin dituzte probarako, horri esker ontzien arteko “berdintasuna” lortzeko asmoagaz. Zapatuan, 19:00etatik aurrera egingo dute ontzi horien aurkezpena.
Txapelduna eta txapeldunordea Euskal Herriko zinga txapelketarako sailkatuko dira, eta gainera, bidaia eta bazkaria ordainduta izango dituzte. Hain zuzen ere, uztailaren 31an, Bateleroen egunean jokatuko dute Euskal Herriko zinga txapelketa.
Asteburu osoko egitaraua
Bestalde, etzi hasi eta San Pedro egunerarte ekintza ugari antolatu ditu Lekeitioko Euskal Batel-eroak elkarteak. Ontzi tradizionalen topaketa, ontzien erakustaldiak, nabegazioak… denetarik egingo dute.