Aurten ere Mendexako Karraspio hondartzara zuzenean joateko aukera izango dute Etxebarriko bizilagunek. Uztailaren 1etik aurrera hondartzako autobus zerbitzua izango dute martxan.
Autobusa Etxebarriko geltokian.
Udalak jakitera eman duenez, uztailean eta abuztuan egongo da autobusa. Astegunetan ibiliko da, jai egun eta asteburuetan ez da zerbitzurik egongo.
Ordutegia hurrengoa izango da: Etxebarritik Karraspiora 15:30ean eta Karraspiotik Etxebarrira 19:30ean.
Autobusak, Txoribenta auzoan geldialdia izango duela zehaztu dute.