Karmenetako herri bazkarirako izena emateko epea zabalik dago. Aurten, nobedade lez, ez da euro bat ordainduko beharko buruko, baizik eta euro bi. Bata, betiko moduan, bazkaltzeko lekua gordetzeagatik eta, bigarrena, izena ematerakoan buruko jasoko duten kit berrerabilgarria ordaintzeko.
Jendea bazkaltzen joan den urteko herri bazkarian.
Herri bazkaria uzatilaren 18an izango da, zapatua, 14:30ak aldera.
Izena emateko ezken eguna uztailaren 3a izango da eta horretarako udaletxeko harrera lekura joan edo 94- 616 74 54 telefono zenbakira deitu daiteke. Horretaz gainera, posta elektronikoa ere bidali daiteke udala@markina-xemein.com helbidera.