Udala eratu eta alkatea aukeratzeko akta irakurri eta, hala badagokio, onartu egingo dute gaur, ekainak 25, 19:00etan, udaletxean izango den osoko bilkura berezian . Horretaz gainera, udalbatza zenbatero batzartuko den erabakiko dute eta informazio batzordeak eta lantaldeak izendatuko dituzte bai eta beste erakunde eta elkarte batzuetarako udal ordezkariak ere.
Markina-Xemeingo udalbatza berria osatuko duten herritarrak.
Diruzaina izendatzea, alkateordeen izendapena eta Tokiko Gobernu-Batzarra eratzea, Kontu Batzorde Berezia sortu eta kontratazioko mahaikideak aukeratzea, talde politikoen antolaketa eta Udalkideek batzarretara-eta joateagatik eta talde politikoek kobratuko dutena ere landuko dituzte gaurko bileran.