Liburu digitalen hiru mailegu egiteko aukera dago udan
Aisialdiko orduei ahalik eta etekin handiena atera asmoz, uda opor garaia izanik, Bermeoko Udal Liburutegiak hiru liburu digital mailegatzeko aukera eskainiko du. Hala, uda honetan, Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareko erabiltzeek «ez dute ez irakurt...
Liburu digitalak doako maileguan eskaintzen ditu liburutegiak, sarean. Orain arte erabiltzaileek, gehienez, bi liburu mailegatu ahal izan dituzte. Udan, baina, erabiltzaileek bat gehiago hartu ahalko dute.
Liburutegiko arduradunek gogorarazi dutenez, www.liburuklik.euskadi.net webgunetik jaitsi ahal dituzte erabiltzaileek maileguan dauden liburuak. Telefono mugikorretara, liburu elektronikoetara, tabletetara edota ordenagailuetara jaitsi daitezke. Erabiltzaile bakoitzak bere pasahitza edukita soilik hartu ahalko ditu liburuak.
21 eguneko mailegua
Bermeoko udal liburutegiak azaldu duenaren arabera, zerbitzu hori jaso ahal izateko erabiltzaileek zenbait baldintza bete beharko dituzte. Interneterako konexioa eta Internetarako konexioa duen gailu bateragarri bat eduki beharko da, eta, gainera, liburutegiko bazkide izan beharko da. Bazkide txartela ez dutenek udal liburutegian eska dezakete.
Mailegatutako liburu bakoitza 21 egunez eduki ahalko du erabiltzaileak. Denbora hori pasata, ezabatu egiten da liburua, eta ez du irakurtzeko aukerarik ematen. Hala ere, mailegua iraungi baino bost egun lehenago gogorarazteko mezu bat bidaltzen zaie erabiltzaileei.
Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareko liburutegiekin batera eskaintzen du mailegu zerbitzua Bermeoko Udalak.