Zumaiaren atzetik sailkatu zen atzo eguerdian lehiatutako estropadan. 20 minutu, 19 segundo eta 2 ehuneneko denboran amaitu zuten lehia zumaiarrek. Ondarrutarrek, berriz, 20 minutu, 24 segundo eta 3 ehuneneko denbora egin zuten. Bestalde, Getariak hirugarren egin zuen, eta Deusto izan zen laugarrena.
Bigarren txandan irten ziren lehenengo bi sailkatuak, Donostiarra eta Santurtzigaz. Donostiarra izan zen hirugarrena, eta alde handiagaz, laugarren sartu zen Santurtzi.
Lehenengo txanda, Elantxobek, Oriok, Zarautzek eta Santoñak osatu zuten. Zarauztarrak izan ziren azkarrenak, 20 minutu, 44 segundo eta 64 ehuneneko denboragaz. Oriotarrek amaitu zuten bigarren, eta Elantxobek, 21 minutu, 15 segundo eta 62 ehuneneko denbora eginda hirugarren egin zuen.
Bestalde, Lekittarra, Deusto, Getaria eta Pedreña irten ziren hirugarren eta azken txandan. KAE 1 ligako liderrak, Getariak egin zuen txandako denborarik onena: 20 minutu, 32 segundo eta 83 ehunen. Deustok bigarren egitea lortu zuen, eta 20 minutu, 44 segundo eta 30 ehuneneko denboragaz lekeitiarrek hirugarren egin zuten.
Puntu berdinketa
Lehenengo hiru jardunaldien ostean, 34 puntu eskuratuta, Getaria da KAE 1 ligako liderra. 28 puntu ditu Zumaia bigarrenak, eta 27 punturekin berdinduta daude Lekittarra eta Ondarroa. Hala, Deusto bosgarrenak 26 puntu bildu ditu orain arte.