Lekittoko Gazte Asanbladak antolatutako Alternatiba Jardunaldietan parte hartu du Duindduz! herri ekimenak ere. Etxebizitza mahai ingurua egin zuten bariku arratsaldean Atea kalean dagoen maixu maistren etxean. Etxebizitza arazoen berri eman eta alternatibak ezagutzera eman zizkieten bertan batutakoei. Etxebizitzen gaiagaz gain beste gai batzuk ere landu dituzte gazteek, jardunaldietan, elikadura eta drogak besteak beste.

Etxebizitzen gaineko mahai ingurua. Argazkia: Duindduz!