Minbiziaren aurkako elkarteak antolatuta, barikuan [uztailak 3] azaleko minbiziaren inguruko kontzentziazio kanpaina burutuko da Mutrikun.
Eguzkiak aztarna ahaztezina utz dezake zure larruazalean kanpainaren baitan, eguzkiaren arriskuen berri emateko saioa burutuko da hondartzan, 10:00etatik 13:00etara.

Minbiziaren elkarteko kideak neurketak egiten
Hondartza sarreran ipiniko den egokitutako kamioian pertsonal kualifikatuak eguzkiaren arriskutik babesteko hainbat aholku emango ditu. Besteak beste, eguzkiaren aurreran ohitura txarrak eta onak bereizten irakatsi eta azaleko minbiziari aurrea hartzeko aholku interesgarriak jaso ahal izango dituzte hondartzara hurbiltzen direnek.
Eguraldi txarra egingo balu, saioa udaletxeko arkupean egingo dela iragarri dute antolatzaileek.