Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Danok Batek irabazi du Gipuzkoako Herriarteko Txapelketa

Nerea Bedialauneta Alkorta
Mutriku
2015/06/30
Zumaiako zesta-punta taldeko bikoteen aurka kadete, gazte eta nagusi mailetan irabazi eta gero, aurten ere, Mutrikuko Danok Bat Pelotazale Elkarteko kideek jantzi dute Gipuzkoako Herriarteko txapela. Elkarteko kideak pozez gainezka daude txapelketa irabazi eta gero. “Txapelketa berriro irabaztea gauza handia eta pozgarria da guretzako. Azkenaldian, zorteko gabiltza: hirugarren urtez jarraian irabazi dugu Gipuzkoako txapela. Horrelako boladak aprobetxatu egin behar izan dira, beti ere, ez da horrelako aukerarik egoten eta”, nabarmendu dute Danok Bateko arduradunek.
Danok Bat herriarteko txapeldun

Danok Bat herriarteko txapeldun. Argazkia: Danok Bat

Txapelketako lehenengo partida nahikoa erraz irabazi zuten Ekaitz Mendizabalek eta Mikel Manzisidorrek. 30-8 nagusitu zitzaien Joseba Agirre eta Cristian Saez zumaiarrei. Gazteek, ordea, zailtasun gehiago izan zituzten. Jon Goenagak eta Aitor Andonegik partidaren lehenengo zatian ez zuten gehiegirik asmatu, eta tanto asko galdu zituzten. Hala ere, azken tantoetan partidari buelta ematea lortu zuten mutrikuarrek, eta tantoak bata bestearen atzetik lortu zituzten, partida 35-22 irabaziz Eduardo Agirre eta IƱaki Lopetegi Zumaiako bikoteari.
Danok Bat, Gipuzkoako txapeldun

Danok Bat, Gipuzkoako txapeldun. Argazkia: Danok Bat

Lehen bi partidak irabazita txapelketa erabakita bazegoen ere, Jon Mendizabal Goixerri eta Iker Barrenetxea etxeko bikotea dena ematera atera zen Miruaitzeko kantxara. Mutrikuarrak ondo baino hobeto moldatu ziren Mikel Alonso eta Ekaitz Osa zumaiarren aurka, 35-22 irabaziz. Euskal Herriko Herriarteko Txapelketa Gipuzkoako Herriartekoa irabazita, Euskal Herriko txapelketa jokatzeko sailkatu dira mutrikuarrak. Atzo [ekainak 29] egin zen zozketa, eta Danok Bateko kideek, iaz gertatu modura, Markina-Xemeingo taldearen aurka jokatu beharko dituzte finalaurrekoak. Joaneko finalaurrekoa Mutrikun jokatuko da domekan [uztailak 5], 11:00etan. Itzulerakoa, ordea, Markina-Xemeinen jokatuko da. Bi partidetan emaitza onenak lortzen dituztenek uztailaren 19ko finalerako txartela lortuko dute zuzenean. Galtzen duenak, aldiz, hirugarren postua lortzeko aukera izango du egun berean. Finalari dagokionez, Cabanillas (Nafarroako txapeldunak) edota Gasteiz (Arabako txapeldunak) izango dituzte aurkari mutrikuarrek edo markina-xemeindarrek.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.