Euskara ikasi nahi dutenei laguntzak emango dizkie Lekeitioko Udalak
Lekeitioko Udaleko Euskara Zerbitzuak jakitera eman duenez, diru-laguntzak ikasitako mailaren araberakoak izango dira. Horrela, euskalduntze 1.mailan aritu direnei %100 bueltatuko zaie, 2. mailan aritu direnei %75 eta 3. eta 4. mailan aritu direnei % 50.
Ikasleek beka eskuratzeko eskaria aurkeztu beharko dute udaletxean, uztailaren 1etik 18ra. Argibide gehiago bertan udaletxean edo www.lekeitio.eus web orrialdean ematen dute.