Eskolapean hasi eta Paskual Abaroatik Talaraino joan, portutik jarraitu, Isuntza Arraun Elkarte aurretik pasa eta plazatik Galarrenako kaleraino joan zen zapatuan lekeitioko kaleetan zehar egin zen manifestazio jendetsua. Eskolapetik, Sabino Aranatik, Zumatzeta kaletik eta zine aurretik ere pasatu ziren herritarrak eskolapean amaitzeko. Pankartaren atzean, Galarrenako beharginak eta eurekin batera 500dik gora lagun joan ziren Galarrena zarratzeko aginduari ezekoa emanez.

Manifestazioa Lekeitioko portuan zehar. Argazkia: Lekeitioko Libre
Ibilbidean zehar Aittitta Makurra txaranga, Marierrota boleibol taldea, Lekittoko Deabruak, zanpantzarrak, Isuntzako arraunlariak, dantzariak… egon ziren, besteak beste. Eta ibilbidean zehar ekimen desberdinak egin ziren: dantza saioa, Isuntza aurrean arraunlarien harrera, Galarrenako kalean argazki masiboa…

Zanpantzarrak ere parte hartu zuten manifestazio jendetsuan. Argazkia: Lekeitioko Libre