Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Ingurumena

Lekitto Bedarrak loren inguruko ikastaroa eskainiko du

Asier Alkorta
Lekeitio
2015/06/30
Orain arte egin modura, beste behin ere Lekitto Bedarrak ikastaro “berezi” bat eskainiko du. Oraingoan loreen ingurukoa izango da eta zapatuan egingo da, 11:00etatik 13:00etara, Usotegi parkean. Ikastaroan parte hartzeko baina, aurretiaz izena eman behar da. Horretarako, herritarrek kultur etxera gerturatu edo deitu beharko dute (94-624 34 82); kultur etxea arratsaldez dago zabalik. Halaber, ikastaroan, gehienez ere 25 pertsonek parte hartu ahalko dutela iragarri dute taldeko kideek. Izena emateko azken eguna eguena da. “Azkenengo ekitaldietan parte hartu dutenen artean egindako inkestetan gai hau lantzeko eskatu zuten”, gaineratu dute. Horrela ba, loreen ezaugarri nagusienak ezagutzeko aukera edukitzeaz gain, ikastaroan erreprodukzioa, zainketa, ongarriak, ureztatzea… ere landuko dituzte. Ikastaroa Olatz Eiguren Kostalan Lorezaintza enpresako lekeitiarrak eskainiko du. “Lorategi zainketan eta diseinuan esperientzia dauka”. Ikastaroa euskaraz izango da eta bi orduko iraupena edukiko du. “Amaieran, eta praktika modura, Usotegi aurrean dauden hiru lorontzi lorez beteko ditugu”. Ikastaroagaz, Lekitto Bedarrak Usotegin dauden hazi haztegietan loreak ekoizteko aukera eman nahi die herritarrei. “Bai eta herrian dauden udaleko lorontzietan auzo zainketa bultzatzea eta herriko balkoi eta leihoetan loreak jartzeko ohitura berreskuratu”. Beste alde batetik, joan den asteko zapatuan, Lekeitioko Gazte Asanbladako kideak gerturatu ziren Usotegira. “Lekitto Bedarreko kideok ezagutza partekatzeko programa berezia prestatu genuen”.
Gazte asanbladako kideak, Usotegin. Argazkia: Lekitto Bedarra

Gazte asanbladako kideak, Usotegin. Argazkia: Lekitto Bedarra

Lehenik eta behin gazte asanbladako kideei ongietorria egin zieten, eta jarraian, Usotegiren funtzioa eta Lekitto Bedarra taldearen inguruko azalpenak eman zizkieten. “Konpost gunea ere erakutsi genien eta daukan garrantzia azpimarratu genien”. Landaketa eta ureztatzea ere hizpide izan zuten. Gazte asanbladakoek “esperientzia erakargarria” izan zelan esan zieten. “Egun berean, baita ere, Ameriketako Estatu Batuetatik etorritako familia bati ere Usotegiren inguruko azalpenak eman genizkion”.
Gazte asanbladakoak, Usotegin. Argazkia: Lekitto Bedarra

Gazte asanbladakoak, Usotegin. Argazkia: Lekitto Bedarra

 

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.