Corrales de Buelna-ko Iron Man erdian 6.en eta Espainiako suhiltzaile, polizi eta larrialdi zerbitzuen txapelketan 2. egin du Zorion Kareagak. Zilarrezko domina irabazita, “oso pozik” bueltatu da etxera Markina-Xemeingo suhiltzailea.
Zorion Kareaga Buelnako helmugan.
Lasterketa oso gogorra izan zen bero haundia egiten zuelako. 1900 metro igerian, 90 km bizikletaz eta 21 km arineketanegin behar izan zuten parte hartzaileek.
Igeriketa saio polita egin zuen Zorion Kareagak eta 33. urten zuen uretatik. Jarraian bizikletaz ibilbide gorabeheratsuan polito moldatu zen, eta 6. heldu zen arineketako saiora.
Asko kostatuta baina arineketan hasieratik amaierara erritmo bardinari eutsi zion. “Ez nuen erritmo bizkorregian egin, aurreko asteko Laredoko triatloiko lehenengo sailkatu biek aurreratu ninduten eta, baina aukera ona egin nuelakoan nago bizkorrago hasi beharrean erritmo horreri eutsiaz. Horreri esker, beroarekin ezinean zihoazen triatloilari haundiak aurreratu nituen Pacheco, Ivan Gil eta José Almagro besteak beste”, azaldu du Kareagak.
“Egin dudan denboraldiagaz oso pozik nago. Eskerrak Ixaie, nire umetxu, familia, Alarabi triatloiko taldekide eta laguneri entrenetan lagundu eta animetearren”.