Ondarroa bigarren sailkatu da Elantxobeko banderan, Zumaiaren atzetik
'Lekittarra'-k bosgarren egin du, eta Elantxobek hamargarren. Sailkapen orokorrean Isuntzak eta Ondarroak 27na puntu dauzkate. Getaria da KAE 1 ligako liderra, 34 puntugazDomekan lehiaturiko Elantxobeko banderan Zumaia nagusitu zen. 20 minutu, 19 segun...
‘Lekittarra’-k bosgarren egin du, eta Elantxobek hamargarren. Sailkapen orokorrean Isuntzak eta Ondarroak 27na puntu dauzkate. Getaria da KAE 1 ligako liderra, 34 puntugaz
Domekan lehiaturiko Elantxobeko banderan Zumaia nagusitu zen. 20 minutu, 19 segundo eta 2 ehuneneko denboran amaitu zuten estropada zumaiarrek. Ondarroa izan zen bigarrena, 20 minutu, 24 segundo eta 3 ehuneneko denboragaz. Biak bigarren txandan irten ziren, Donostiarra eta Santurtzigaz batera, eta alde nabarmena atera zieten horiei.Getaria izan zen hirugarrena, eta Deusto laugarrena. Haren atzetik, Lekittarra sailkatu zen, estropada 20 minutu, 44 segundo eta 30 ehunenean amaituta. Hirugarren txandako hirugarrenak izan ziren lekeitiarrak, Getariaren eta Deustoren atzetik.
Bestalde, etxeko taldeak, Oriok, Zarautzek eta Santoñak osatu zuten lehenengo txanda. Zarauztarrak izan ziren azkarrenak, eta Elantxobe, 21 minutu, 15 segundo eta 62 ehuneneko denboragaz, txandako hirugarrena izan zen.
KAE 1 ligan hiru jardunaldi lehiatu dituzte, eta orain momentuan Getaria da liderra, 34 puntugaz. 28 puntu ditu Zumaia bigarrenak, eta 27 puntugaz berdinduta daude Isuntza eta Ondarroa. Deusto bosgarrenak 26 puntu bildu ditu orain arte. Beste alde batetik, Elantxobe sailkapen orokorreko azken-aurrekoa da, 7 puntugaz. Santoña da azkena sailkapenean; kantabriarrek 3 puntu dauzkate.