Markiña-Xemeingo nagusien dantza solte txapelketa.
Martin Deunaren baselizaren inguruan elkartuko dira ispastertarrak zapatuan. Markiña-Xemeingo San Martin auzoan, ostera, domekan dute hitzordua.
Ispasterren, eguerdian meza entzun ostean, udalerriko ume eta nagusien euskal dantzen emanaldia izango dute. Arratsaldean, berriz, mus eta briska txapelketetan lehiatuko dira bizilagunak.
Mendi martxa
Bestalde, domekan, San Martingo mendi martxagaz hasiko dute eguna Markiña-Xemeinen. Gainera, egun guztian zehar Gari eta Amaia trikitilariak ariko dira giroa alaitzen.
Eguerdian, nagusien dantza solte eta paella txapelketak egingo dituzte.
Arratsaldean, umeen jolasetan eta Irrien Lagunen ikuskizunagaz primeran pasatzeko aukera izango dute herriko eta inguruetako haurrek. Halaber, nagusiagoentzat, mus eta briska txapelketak prestatu dituzte.
19:00ak aldera, txokolatea janez emango diete amaiera San Martin jaiei.
Ispasterko mus eta briska txapelketak.
Ispasterko egitaraua:
UZTAILAK 4
- 12:00: Meza Santua, Martin Deunaren baselizan.
- 13:30: Ispasterko Ume eta Nagusien Euskal Dantzen emanaldia.
- 18:00: Mus eta Briska txapelketak (4 erregetara).
Inskripzioak: Briskarako, 10 euro bikoteko. Muserako, 20 euro bikoteko.
Sariak: 1.- Batutakoaren %50a eta txapelak.
2.- Batutakoaren %30a eta garaikurrak.
3.- Batutakoaren %20a eta garaikurrak.
4.- Garaikurrak.
Markiña-Xemeingo egitaraua:
UZTAILAK 5
- 10:00: San Martingo VI. mendi martxa.
- 11:30: Herri meza. Ostean, ohiturazko aurreskua.
- 13:00: Nagusien dantza solte txapelketa.
1.saria: 300 euro, txapela eta zapia.
2.saria: 260 euro.
3.saria: 230 euro.
- 14:00: XXVIII. Paella txapelketa.
1.saria: Gazta eta txakolin botila.
2.saria: Gazta.
3.saria: Bi txakolin botila.
4.saria: Txakolin botila.
- 16:00: Umeen jolasak.
- 17:00: XXXI. Mus eta XXVIII. Briska txapelketak (bikote bakoitzak 12 euro ordainduko ditu).
1.saria: 150 euro eta txapelak.
2.saria: 100 euro.
3.saria: 80 euro.
4.saria: 50 euro.
- 17:30: Irrien Lagunak, Alaitasunaren txertoa ikuskizuna, Tiritatxo eta Martin Bertsorekin.
- 19:00: Zozketa eta txokolatada.